XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskuturreko zainak ebaki zituen bere gelan, eta paper bat idatzia utzi zuen esanaz: Oraintxe bularra hartu du, berriz lauretan berriz tokatzen zaio.

Lauretan haurraren negarretara joan ziren, eta neska gajoa hila arkitu zuten, odoluztua.

Xabier - Eta zer egin duzue umearekin? Imanol - Hartu eta neuk eraman nuen lehenengo arkitu nuen jatetxera.

Ume hau gosez negarrez dago, mesedez esnea behar dut- esan nuen.

Gero zer gertatzen zen esan nien, eta umea heurak daukate, hurratzak ematen daude harekin geratzeko.

Jatetxeko jaubeak seme-alabik ez dute, eta ez litzateke berarentzat ostatu txarra izango.

Iñigo - Eta haurtzaindegia orain zertan da? Imanol - Esan dut, behea eta baratza baditugu.

Behean lan asko egin beharra dago, baina horrek ez nau asko beldurtzen, lan egingo genuke, ateak leiko uztaiak, komuna etab. egin behar dire, eta hortarako etxegaiak behar ditugu, eta diruz erosteko, dirua, zoritxarreko dirua.

Igaltzero batek, ehun mila pezetarekin egingo lukela dio, eskulana guk auzolanean egin ezkero.

Lanean hasten ez bagera, norbaitek lekua hartuko digula beldur naiz, jende asko dago han etxeak egin nahirik.

Iñigo - Eta María Eugeniak zer dio? Imanol - Gogor dabil, berari esker askotan egoerari eusten diot, bestela... baina lan gehiegi egiten du, eskola umiei eman, helduei eskulanak irakatsi, umeak zaindu, osakuntzak egin, eta nik dakit zenbat gauza, ia jan gabe, hori osasuna galtzekoa zen, eta gaur zortzi, aberats batzuen umiei ikaskaiak ematera joaten hasiko da, behartu egin dut, baina alogeran eguneroko bazkaria sartuta.

Ez zuen nahi, baina orain beste pertsona bat dirudi.

Iñigo - Ez dago gaizki asmatuta, hi (Xabierri) Joxe Peilo, hori gogoan hartu gero.

Imanol - Eta zuei gauzak nola dijoakizue? Xabier - Hemen ezingo da esan, eta... txiroak ebangelizatuak dire, hemen txirorik ez dago.